XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta zergatik gustatzen zaizu hori?.

Galdera horri erantzun ondoren, honela galdetzen nion: Eta zuk irudi horretan norbait izan behar bazenu, nor nahiko zenuke izan?.

Haurrak hori ezina dela, bera ezin daitekeela txerri izan ihardesten badigu, hau esaten diogu: Hau aproposko jolas bat da, badakizu.

Bestalde, haurrari beti uzten nion inor ez izateko posibilitatea: Inor ez baduzu izan nahi ere, lasaiki esan dezakezu irudi horretan ez duzula inor izan nahi.

Kondaira partean lamina baten zati esanguratsu bat eskotomizatu badu haurrak, P.I.etako zati hau probetxatzen nuen haurrari, identifikazioaren ondoren, hau galdetzeko: Eta hor (hatzez seinalatuz), zer dakusazu?.

Gehien gustatzen zitzaion lehen laminarena amaitzean, modu berberean jokatzen nuen gelditzen ziren beste guztiekin, hau esanez: Eta gelditzen direnetatik, zein da gehien gustatzen zaizuna? Zergatik? Nor izango zinateke zu irudi horretan?.

Gustatzen zitzaizkion lamina guztiak amaitu ondoren, hau esaten nion: Orain, gustatzen ez zaizkizunak jarriko ditugu aurrean.

Ongi begiratuko dituzu eta guttiena zein gustatzen zaizun esango didazu.

Zein da guttiena gustatzen zaizuna? Hori? Bale! Ederki! Zergatik ez zaizu gustatzen.

Erantzuna jaso ondoren, hau galdetzen nion: Nor izango zinateke irudi horretan?.

Badakizu jolas bat dela, eta libre zarela, inor izan nahi ez baduzu ere.